XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unibertsoaren tamaina

16. jarduera

Ikas-norabidera itzuli eta ikus ezazu zer den orain arte ikasitakoa eta noraino iritsi zaren han jarritako edukietan.

Bide batez, ondoren datorkizunari bota iezaiozu begirada bat eta ikusi zein atalekin hasi behar duzun orain.

17. jarduera

Atal berri honetan abiatu aurretik pentsa dezagun pixka bat ea unibertsoaren tamaina nolakoa izan daitekeen.

Saia zaitez honako galdera hauei erantzuna ematen.

1. Lurretik, gure planetatik, Ilargiraino dagoen distantzia neurtzeko estutxean daukazun erregelaz balia al zaitezke?

Zergatik?

2. Eta neurketa arruntak egiteko erabili ohi diren altzairuzko metro horietako bat erabiliz?

Zergatik?

3. Hori ikusita, zein irtenbide geratzen zaigu?

Nola egin neurketa hori?

4. Bestalde, bidaia horixe egin nahi izanez gero, non joan beharko genuke eta zenbat denbora beharko genuke?

Zergatik?

Nola jakin duzu?

5. Zuk ezagutzen duzun neurrien artean, zein da luzera neurtzeko unitaterik handiena?

Eta denbora neurtzeko handiena?

Jarduera hau amaitu aurretik:

Begira iezaiozu Gizarte Zientzietako lehen unitate didaktikoari, bertan, irudikapen grafikoak eta eskalak lantzen baitira.

18. jarduera

Zer egin bi izarren arteko distantzia, Eguzkia eta Lurraren artekoa edo bi planeten artekoa neurtzeko?

Unibertsoko gorputzen arteko distantziak oso handiak izan ohi dira eta askotan neurtzeko erabiltzen ditugun ohizko unitateak ez dira egokiak eta berriak erabili behar ditugu.

Hurrengo orrialdeko testua irakurri ondoren, distantzia horiek neurtzeko egokienak diren unitate berriak identifikatzen eta ezagutzen hasiko zara.

BI IZARREN ARTEKO DISTANTZIA